Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Azken etapako partaide batzuk Anboton. LAGUN ONAK M.B.

Azpeitia

58 lagunek hartu dute parte Azpeitia-Hiru Handiak-Gasteiz egitasmoko bosgarren etapan

Picos de Europara bi eguneko irteera egingo du hurrena Lagun Onak mendi bazkunak, hilaren 19an eta 20an eta izena eman daiteke

E.A.

azpeitia.

Miércoles, 2 de julio 2025, 20:09

58 lagun elkartu ziren pasa den larunbatean Lagun Onak mendi bazkunak aurrera daraman Azpeitia Gasteiz egitasmoko bosgarren etapa egiteko. Leintz Gatzagatik Otxandiora bitarteko 28 kilometroak osatu zituzten mendizaleek. Bi taldetan banatuta egin zuten etapa, eta horietako talde batek Anbotoko gailurra igo zuen.

Ibilaldiaren lehen zatian Santikurutz (1.111 m.) eta Orixol (1.132 m.) gailurrak igo zituzten eta ostera, talderaren zati batek Anboto (1.331 m.) ere egin zuen. Gainerakoak zuzenean joan ziren Otxandiora, gailurretik igaro gabe.

Behin bosgarren eginda, irailera arte itxarongo dute mendizaleek egitasmoarekin jarraitzeko eta ikasturte berriarekin batera egingo dituzte egitasmoa amaitzeko falta diren azken bi etapak. Irailaren 13an, Otxandiotik Murgiara bitarteko etapa egingo dute eta tartean, Hiru Handiertako hirugarren mendia izango dute: Gorbeia. Gero, urriaren 18an aurreikusten dute azken etapa.

Hurrengo irteera

Lagun Onak mendi bazkunak Picos de Europara asteburu irteera antolatu du uztailaren 19an (larunbata) eta 20an (igandea). Irteera larunbatean goizeko 4:00etan izango da, anbulatorio aurretik. Lehen egunean, Espinamatik (867 m) abiatuta, Alivako aterpetik (1.670 m) igaroko dira, eta Peña Vieja (2.613 m) tontorra zapaldu ondoren, Fuente Dé-ko kablea (1.823 m) hartuko dute jaitsieran. Guztira, 20 kilometroko ibilbidea izango da eta 1.900 metroko desnibel positiboa.

Iganderako, nahi duenak aukera izango du Cruz de la Viorna (1.151 m) mendira joan-etorriko ibilaldia egiteko. Eguerdian, 12:00ak aldera, autobusa Potesetik abiatuko da bueltako bidea egiteko, eta bazkaria bidean egingo da (ez dago ordainean sartuta).

Irteeraren prezioa 90 eurokoa da bazkideentzat eta 110 eurokoa bazkide ez direnentzat. Prezio horretan sartzen dira: joan-etorriko autobusa, larunbateko afaria, gaupasako ostatu eta lo egitea Poteseko Brisas del Deva albergean, eta igandeko gosaria.

Izena emateko azken eguna uztailaren 17a (osteguna) da, 21:00etan, eta 29 plaza daude guztira

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 58 lagunek hartu dute parte Azpeitia-Hiru Handiak-Gasteiz egitasmoko bosgarren etapan

58 lagunek hartu dute parte Azpeitia-Hiru Handiak-Gasteiz egitasmoko bosgarren etapan