Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azpeitia

Kultur taldeek dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Azpeitiko Udalak

E. A.

Azpeitia.

Osteguna, 27 martxoa 2025, 20:11

Comenta

Azpeitiko Udalak herriko kultur elkarteentzat dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du «Kultur sorkuntza babesteko eta Azpeitiko kultur eta aisialdi eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagun-tzeko» asmoz. Martxan dago aurtengo deialdia eta apirilaren 26rako aurkeztu beharko dituzte eskaerak elkarteek. Udalak 47.500 euro bideratuko ditu laguntzetara.

Egoitza Azpeitian duten irabazi asmorik gabeko erakundeek eska ditzakete laguntzak, aurrez aurre edo digitalki. Dirulaguntzen bidez, aurtengo urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten diren jarduerak lagunduko dira.

Oinarriak udaleko web orrian ikus daitezke.

Dirulaguntzen helburuen artean daude Kultura sorkun-tza eta kulturartekotasuna bultzatzen duten jarduerak babestea; Kulturaren esparruan, udalerriak beste lurralde ba-tzuekin dituen harremanak sendotzea; Parte hartzeko ekimenak indartzea, aurretik ezarritako helburuak sustatuko dituzten erabakiak hartzeko eta aldi berean, herri-tradizioak mantentzen laguntzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur taldeek dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Azpeitiko Udalak