Borrar
Urgente Asesinan a una congresista demócrata y a su marido en su casa y disparan y dejan herido a un senador en Minnesota
Gaztetxoen antzerki eskolakoen emanaldia izango da ekainaren 15ean, besteak beste. KULTURAZ

Azpeitia

Kultur eskaintza oparoa prestatu du Kulturaz kooperatibak ekainerako

Kontzertuak, antzezlanak, dantza, poesia eta sorkuntza tailerrak uztartzen dituen egitaraua prestatu du Kulturazek

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Sábado, 31 de mayo 2025, 21:19

Kultur eskaintza oparo eta askotarikoa izango da Azpeitian. Kontzertuak, antzezlanak, dantza, poesia eta sorkuntza tailerrak uztartzen dituen egitaraua prestatu du Kulturazek, herritar guztiei kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

Ikasturte amaiera ospatzeko garaia iritsi da, eta horrekin batera, urte osoan zehar egindako lan artistiko eta kulturalaren emaitzak taularatzeko aukera izango da.Ikasleen emanaldiak izango dira protagonista. Emanaldi horien artean daude Itsasi dantza taldearen jaialdia (ekainak 6), Gaztetxoen Antzerki Eskolaren ikasleen antzezpena (ekainak 15), eta Dantza Garaikideko Hastapenak (ekainak 17) edota Azpeitia Dantzan egitasmoko emanaldiak, Luix Alberdi Beltzaren dantza eskolakoena ( 28an ). Hauek guztiek urte osoan zehar egindako lanari agertokian forma emango diote.

Musikaz gozatzeko aukera ere ez da faltako. Ekainaren 13an, Upyard, Hit Bound eta Roots Brothers Sanagustinen arituko dira, eta hurrengo egunean, Amustei taldearen doinuez beteko da Plaza Nagusia. Ekainaren 18an, berriz, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kontzertua izango da Soreasu Antzokian.

Poesiak leku berezia izango du aurten: ekainaren 8an, Gotzon Barandiaranen 'Galbahea' poesia errezitaldia izango da Sanagustinen, eta ekainaren 18an, Bernardo Atxagaren 'Apoa' lana aurkeztuko da Dinamoa sormen gunean. Horrez gain, tailerretan parte hartzeko aukera ere egongo da. Ekainaren 12an, esaterako, 'Lau Haizetara | Bash' izeneko tailerra eskainiko da Dinamoan.

Azkenik, bihartik, ekainaren 2tik aurrera, Mila Zabaleta artistaren margo lanak ikusteko aukera izango da Sanagustin kulturgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur eskaintza oparoa prestatu du Kulturaz kooperatibak ekainerako

Kultur eskaintza oparoa prestatu du Kulturaz kooperatibak ekainerako