Korpus jaiak ospatuko dituzte Eliz kalean gaurtik aurrera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Gaur hasiko dira Elizkaleko Korputz jaiak. Hori dela eta, hiru egunerako egitaraua prestatu dute. Honela, 18:00etatik aurrera, Amaia Aranaga eta Ibon Garmendia txalapartarien emanaldia izango da eta ondoren, buruhandiak aterako dira kalean zehar korrika. 19:00etatik aurrera, Meza ospatuko da kaleko hildakoen alde.

Bihar, berriro ere, 18:00etan hasita, Amaia Aranaga eta Ibon Garmendia txalapartarien emanaldia izango da eta buruhandiak ere bertan agertuko dira. 19:30ean, gitarristen eta kantujirako kideen emanaldia izango da eta gauean, 22:30ean, Eneko Arbeo eta Jon Izagirre trikitilariak alaituko dute gaua.

Zapatu eguerdian, 12:30ean hasita, trikitilariak eta ondoren Itsasi dantza taldekoen emanaldia daude aurreikusita. 19:30ean, trikitilariak. 20:00etan, afaria egingo dute Mendizaleen tabernan eta ondoren Imuntzo eta Belokiren emanaldiaz gozatu ahal izango dute. Gauerdian, urtero egin ohi duten zozketarekin esan diete agur aurtengo festei Elizkaleko bizilagunek.