Ligako hurrengo lehia Errioxan izango du taldeak. OTOLA

Azpeitia

Kopako final hamaseirenetako kanporaketa jokatuko du gaur Biele ISBk

Azpeitiko kiroldegian; 20:00etan hasiko da lehia, eta otsoek CB Toledo Basket izango dute arerio. Sarrera doakoa izango da

Eli Aizpuru

azpeitia.

Martes, 21 de octubre 2025, 20:34

Denboraldi hasiera bikaina darama Biele ISB taldeak. Etxean jokatu du asteburuan azken jardunaldia eta beste garaipen bat poltsikoratu du. Beraz, hirutik hiru garaipen daramatza etxeko taldeak. Azkena, Círculo Gijon Baloncesto taldearen aurka izan da. 80-73 irabazi zuen Iñigo Nuñezen taldeak.

Publicidad

Ligako jardunaldia alde batera utzi beharko du orain Biele ISBk. Izan ere, Espainiako Kopako final hamaseirenetako kanporaketa jokatu du gaur, asteazkena, Azpeitiko kiroldegian; 20:00etan hasiko da lehia, eta otsoek CB Toledo Basket izango dute arerio. Klubak ahalik eta zaletu gehien egotea nahi du kiroldegian. Hori dela eta, ate irekiak antolatu ditu, beraz, sarrera doan izango da.

Lehia irabaziz gero, azaroaren 18an edo 19an jokatuko luke ISBk final zortzirenetako kanporaketa. Tarte bat hartuko du gero kopako lehiak eta datorren urtera bitarko atsedena izango du. Final laurdenak 2026ko urtarrilaren 7an dira jokatzekoak, eta lau talde onenek urtarrilaren 23an eta 24an jokatuko lukete lauko finala. Behin kopako lehia amaituta, berriro ere Ligari begira jarriko dira etxeko mutilak.

Irabaziz gero, azaroaren 18an edo 19an jokatuko luke ISBk final zortzirenetako kanporaketa

Reina Proteinas Clavijo taldearen kantxa bisitatuko dute otsoek igande honetan (12:00). Garaipenik lortu gabe dagoen taldea da oraingoz Clavijo, eta Azkoiti-Azpeitiko taldea laugarrenaren bila joango da Errioxa aldera.

Domusa Teknik ISB

Luis Agirre 'Katxi'-k gidatzen duen Domusa Teknik ISB taldeak, bestalde, galdu egin zuen zapatuan Cajasol Sevilla Baloncesto taldearen aurka (79-71).

Larunbatean jokatuko dute ligako bosgarren partida, Azulmarino Mallorca Palma taldearen aurka. Zaletuen babesa beharrezkoa dute Domusa Teknik ISBkoek. Azkoitiko Elkargunean izango da lehia, 17:30ean hasita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad