Borrar

Azpeitia

Kontsultagai daude udako ikastaroetako onartuen zerrendak

E.A.

azpeitia.

Sábado, 14 de junio 2025, 20:53

Udaletik adierazi dutenez, dagoeneko kontsulta daitezke kirol patronatuko udako ikastaroetan onartutakoen zerrendak.

Ekainaren 9ra arte egindako izen-emateekin osatu dira zerrendak eta beranduago jasotako izen emateak ondorengo egunetan kudeatuko dira. Hala ere, zerrenden inguruko edozein zalantza izanez gero, igerilekuko harrerarekin harremanetan jar daiteke.

Ikastaro batzuetan plaza libreak daude eta izena eman daiteke oraindik horietan. Bestalde, gutxieneko izen emateak izan ez dituzten ikastaroetan izena eman dutenek harrerara jo dezakete, informazioa eskatu eta dauden aukeren inguruko zalantzak argitzeko.

Onartuen zerrendak honako loturan kontsulta daitezke: https://azpeitikokirolpatronatua.eus/es/.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontsultagai daude udako ikastaroetako onartuen zerrendak