Borrar
Apaindutako erakusleihoak identifikatuta daude. BERTAN

Azpeitia

Kolorea, sormena eta belaunaldien arteko zubiak Azpeitiko erakusleihoetan

169 ikaslek 40 saltoki ingururen erakusleihoak apaindu dituzte, Bertan Merkatari Elkartearen eta ikastetxeen arteko elkarlanari esker

E.A.

AZPEITIA.

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:11

Azken asteetan, Azpeitiko kaleek distira berezia hartu dute. Izan ere, 169 gaztek –Iraurgi Ikastetxea, Urola Ikastola eta Ikasberri Ikastolako ikasleek– 40 saltoki ingururen erakusleihoak apaindu dituzte, Bertan Merkatari Elkartearen eta ikastetxeen arteko elkarlanari esker. Ez da dekorazio hutsa, ikasleek herriko komertzio-sarea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta bide batez, tokiko merkataritzaren balioek belaunaldi berrietan sustraiak har ditzaten lagundu dute.

Prozesua urtarrilean hasi zen, elkarteko kideek ikastetxeak bisitatu, proiektua aurkeztu, eta talde bakoitzari saltoki bat egokitu zitzaion. Dendariaren laguntzarekin, erakusleihoaren behar eta ezaugarriei erreparatu zieten ikasleek, eta lehen ideiatik azken muntaiaraino, «sormena, komunikazioa eta jasangarritasuna» izan dira proiektuaren oinarriak. Apaingarriak material berrerabiliekin sortu dira, eta gaztetxoen esku trebeek istorio bihurtu dute erakusleiho bakoitza.

Maiatzean zehar, herritarrek aukera izango dute erakusleiho berezi hauek bisitatzeko.

Ekimenarekin «Azpeitiko gazteen eta merkatarien arteko zubi bat eraiki da, eta beste behin ere, argi gelditu da elkarlana, herrigintza eta sormen kolektiboa direla komunitate bizi baten oinarriak».

Bertan Elkarteak herritar guztiak gonbidatzen ditu kaleetan zehar ibilaldia egitera, eta erakusleihoetako artelanez gozatzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kolorea, sormena eta belaunaldien arteko zubiak Azpeitiko erakusleihoetan

Kolorea, sormena eta belaunaldien arteko zubiak Azpeitiko erakusleihoetan