Azpeitia
Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz taldeek kontzertu bana eskainiko dute gaur Arkupehotsak egitasmoaren baitanSanagustin kulturgunean izango dira emanaldiak, 21:00etan hasita, eta sarrera doakoa eta irekia izango da
E.A.
azpeitia.
Viernes, 4 de julio 2025, 20:10
Gaur, uztailak 5, musika berriak eta tokiko talentua ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, Sanagustin kulturgunean, 21:00etan hasita, Arkupehotsak egitasmoarenbaitan lau taldek konztertua emango dute. Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz taldeek emanaldi bana eskainiko dute publikoaren aurrean, urte osoan zehar egindako lanaren emaitza plazaratuko dute. Kulturaz Kultur Kooperatibak sustatzen duen Arkupehotsak proiektuak musika sortzaile berriei aukera eskaintzen die beraien lanak jendaurrean aurkezteko, eta zazpigarren edizio honetan ere helburu horri eutsiko dio.
Urtero bezala, hautatutako taldeek formazio teknikoa eta artistikoa jaso dute programaren barruan. Aurtengo edizioan, Idoia eta Gartxot abeslariek parte hartu dute formakuntza artistikoan, euren esperientzia eta ikuspegi profesionala partekatuz. Formazio teknikoaren alorrean, Jon Badiola soinu teknikaria arduratu da kontzertu batek behar dituen alderdi teknikoen gaineko ezagutzak eskaintzeaz.
Kontzertu nagusian parte hartuko duten lau taldeek estilo eta ibilbide ezberdinak dituzte. Rekiem metal eta rock doinuak lantzen dituen Azpeitiko taldea da, eta Zarautzen eman zuen bere lehen kontzertua duela bi urte. Kitziki, Elgoibarren sortutako taldea da, eta jai giroko erromeria estiloa lantzen du. Karena, berriz, Antzuola eta Hernanin sortutako pop eta folk doinuen inguruko proposamena da, eta 2024an kaleratu zuten lehen diskoa. Azkenik, Pertz 2024an Zumaian sortu zen pop rock taldea da, eta aurten kaleratu dute 'Ezarritako Arauak' izeneko lehen lana.
Kontzertua doakoa eta irekia izango da, eta Arkupehotsak egitasmoak eskaintzen duen plaza honen bidez, musika sortzaile gazteek ikusgarritasuna eta esperientzia eskuratzea bilatzen da, musika eta kulturaren transmisioan urrats garrantzitsu bat emanez.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.