
Azpeitia
Kirolaz gain, trikitia eta elkartasuna gehituko zaizkio aurten Diego Garcia maratoi erdiariSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Kirolaz gain, trikitia eta elkartasuna gehituko zaizkio aurten Diego Garcia maratoi erdiari'Azkoititik irten eta modu apalean ezagun egin zera mundu zabalean'. Honela dio Laja eta Landakanda trikitilariek duela urte batzuk Diego Garciari eskaini zioten kantak eta 32. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak ere hori ekarriko du gogora. Iaztik 'Running festa' (lasterkarako edo lasterkarien festa) da Diego Garciaren omenezko maratoia eta oraingoan 'Erromerian' ospatuko da gainera.
Martxoaren 29an, beraz, irteera puntuan, Diego Garciaren omenezko kanta entzun ahal izango da. Kultura «gure herria identifikatzen duen trikitia» eta kirola uztartuz. «Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen ibilbidean, trikitiaren oihartzuna eta korrikalarien pausoak bat egingo dira, Diego Garciaren izpiritua eta Urola Erdiko trikitiaren indarra elkarrekin omentzeko», azaldu zuen ostiral arratsaldean Loiola Hotelean egindako aurkezpenean Haritz Garmendia trikilariak eta Trikigiro elkarteko kideak.
11 00. Loiolako santutegira eta Diego Garciaren estatua bisita gidatua.
12 00. Erromeria. Running festa Azkoitian hasiko da Trikigiro trikitilari eta pandero jotzaileekin.
16 05. Diego Garcia, Alejandro Gomez eta Jone Basterrari omenaldia, familiakoei dortsalak emanez.
16 15. Lasterketa motza (suziria Trikigiroek botako duute).
16 28. Gurpildun partaideen irteera.
16 30. Maratoi erdiaren irteera.
17 45. Sari banaketa.
Elkartasunetik ere izango du 2025eko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak. Izan ere, 0 dortsala sortu dute Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari laguntzeko. Dohaintza egin nahi dutenek Rockthesport webgune berean izena eman ahal izango dute.
Minbiziariaren aurkako elkartea (ACC) irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Azpeitian du gainera, egoitzetako bat- «Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak oihar-tzun handia du eta ikusgarritasuna emango dio egiten dugunari», azaldu zuen Edurne Martínez de Treviño elkarteko kideak.
Kirola eta elkartasuna uztartzen jarraitzeko, maiatzaren 11n Donostian izango den Minbiziaren Aurkako 11. Lasterketan parte hartzeko gonbidapena ere luzatu zuen .Ohi bezala, 1 dortsala Diego Garciaren familiak izango du; 2a Alejandro Gomezenak eta 3a Jone Bazterraren sendiarentzat izango da.
Trikitiari eta festari tartea egingo dio, beraz, hilaren 29ko korrika festak eta elkartasuna ere izango du helburu. Horretaz gain, «eskualderi proiekzioa» ere eman nahi dio. «Jendetza erakartzen du probak. korrika egiteko aitzakian, gure baliabide eta ondare kulturala erakutsi nahi dugu», azaldu zuen Iraurgi Berritzen Eskualdeko garapen Agentziako Turismo arduradun Jexux Mujikak.
Honela, 29 goizean, bisita gidatuak antolatu dituzte Loiolako santutegira eta Diego Garciaren eskulturara. Doan da baina parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da 688759429 telefono zenbakira deituta edo whatsappa bidalita.
32. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak hasiera hasieratik hartutako bideari jarraitu nahi dio: Eliteko atletak eta herrikoiak proba berean uztartzea.
Eliteko korrikalarien artean Mark Kosgey Kiptoo keniarra berriro izango da Azkotia-Azpeitian. Bitan izan da garailea Loiola Hoteleko helmugan eta birritan amaitu du bigarren postuan. Munduko Master 45 errekorra haustekotan dator berriro afrikarra. Emakumezkoetan, besteak beste, Dorine Jepchirchir keniarra da datozenen artean denbora onena duena maratoi erdian (70:19).
Dagoeneko 1065 korrikalarik eman dute izena 21 kilometroko proban, horietatik %20a emakumeak dira. Oraindik ere zabalik dago izena emateko aukera. Internet bidez egin daiteke, www.rockthesport.com atarian. Martxoaren 20ko gauerdira bitartean izena ematen dutenek 30 euro (federatuek) ordaindu be-harko dute eta federatu gabeek, 33 euro. Aldiz, martxoaren 27a arte itxaroten dutenek, 33 euro (federatuek) eta 36 euro (federatugabeak) ordaindu beharko dute.
Lasterketa laburrean 600 dortsal banatu dira dagoeneko, beraz, agortu da inskripzioa. Estreinakoz, probak emakumeen partaidetza handiagoa izango du gizonezkoena baino. Izan ere inskripzioaren %55a emakumeena da.
Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Diego Garciaren omenezko maratoi erdia urtetik urtera hazten ari da. 88.000 euro inguruko aurrekontua du gaur egun. Nazioartean are eta oihartzun handiagoa du. Horren adierazle da, Agustin Jimenez antolatzaileak esan ohi duen bezala, «hona etorri eta markaren bat eginez gero, oso ezagunak egiten dira korrikalari horiek munduan zehar».
Probaren arrakasta Agustin eta Xanti Jimenez anaiekin batera urtean zehar lanean diharduen taldearena da. Inguruan dituzten boluntarioena eta «isilean lan egiten duten hainbat eta hainbat herritarrena» .
Alboan dituzte baita ere erakundeak, tartean Azpeitiko eta Azkoitiko Udalak. Hauen esker ona ere jaso zuten ostiralean Igor Isuskiza eta Jon Oteiza kirol batzordeburuen ahotik; Babesleak ere alboan dituzte. Horien artean Laboral Kutxak «kirol ekimenak eta berdintasuna» bultzatzen jarraituko du, Jenny Orbegozok azaldu bezala,
«Lehen ediziotik» bestalde, probaren babesle nagusia da EL DIARIO VASCO. «Kirol maila handia, antolakuntza ezin hobea eta korrikalarien kalidadea» nabarmendu zituen Iosu Larrarte ordezkariak. «Urtetik urtera hobetzen ari zarete», esan zien.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.