Borrar
Eneko Bidegain kazetaria irakaslea eta idazlea.
Kepa Anabitarte sindikalistari buruzko liburua aurkeztuko du Eneko Bidegainek

Azpeitia

Kepa Anabitarte sindikalistari buruzko liburua aurkeztuko du Eneko Bidegainek

Idazle baionarra Azoka Plazako lehen solairuko aretoan izango da gaur, asteazkena, 19:00etan hasita

Eli Aizpuru

Azpeitia.

Martes, 11 de marzo 2025, 20:05

Kepa Anabitarte (Pasaia, 1934) Gipuzkoako euskal sozialismoaren sustatzailea, politikaria eta ELA-STVko militante historiko antifrankista izan zen. Jardunaldi baten ondoren bere alboan hitz egiten hasi eta haurtzaroaz aritu zitzaion Kepa Anabitarte Eneko Bidegaini. Han ikusi zuen Bidegainek liburu baterako gaia zuela aurrean. Pertsona baten bitartez, Euskal Herriko azken mendeko historia politikoa kontatzeko aukera jarri zitzaion aurrean. 'Hala 'Kepa Anabitarte, bizitza bat herriari eskainia' liburua kaleratu berri du Eneko Bidegaian kazetari, idazle eta irakasle baionarrak Pamiela argitaletxearen eskutik.

Gaur, asteazkena, aurkeztuko du lana Azoka Plazako lehen solairuko aretoan , 19:00etan hasita. Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan eskainiko du solasaldia baionarrak.

Kepa Anabitarte ELAko militantea zen 50. eta 60. hamarkadan, ELA klandestinoko arduradun gisa aritu zen Hego Euskal herrian, zuzendaritza Ipar Euskal Herrian zegoen bitartean. «Ideologia politikoa du, itzalean, hain ezaguna izan ez dena. gaur egungo hainbat eztabaida ezagutzeko, ezinbestekoa iruditzen zait hau ezagutzea», esan du autoreak. Anabitarteren inguruko eta Euskal Herriko historiaren inguruko hainbat pasarte ezagutzeko aukera izango da gaur arratsaldean. Sarrera librea da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kepa Anabitarte sindikalistari buruzko liburua aurkeztuko du Eneko Bidegainek