Borrar
Ezkerretik, Xabier Tolosa, Andoni Lerxundi, Estitxu Elduaien eta Eneko Etxeberria. E.A.
«Ez da kasualidadea Gipuzkoako II. Pilota Eguna Azpeitian ospatzea»

«Ez da kasualidadea Gipuzkoako II. Pilota Eguna Azpeitian ospatzea»

Igande honetan izango da eta Gipuzkoako pilota klub denak gonbidatuta daude. Egitarau zabala izango da egunean zehar

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Miércoles, 16 de mayo 2018, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azpeitian egingo da igande honetan Gipuzkoa II. Pilota Eguna. Atzo aurkeztu zuten egitasmoa Izarraitz frontoian Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak, Estitxu Elduaien kirol batzordeburuak, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidente Andoni Lertxundik eta Xabier Tolosa pilotariak. «Ez dugu kasualitatez aukeratu Azpeitiko herria», esan zuen Lertxundik». Azken urteotan goruntz egiten ari da Azpeitia etengabe pilotan, Ilunpe eta Ikasberri elkarteen eskutik, egunerokoan izugarri inplikatuta dauden gurasoen eskutik, gero eta gehiago dabiltzan neska eta emakume pilotarien eskutik, eta hau dena ikusita, pilotaren aldeko apustu argia egin duen udalaren eskutik», esan zuen, bide batez, ekarri zuen gogora «Izarraitz bezalako frontoi historiko bat berrinauguratzeko aukera» izango delako, aipatu zuen obrak amaitu berri diren Izarraitz frontoian.

Egitaraua

Egitarau zabala izango da beraz igandean Azpeitian. Gipuzkoa osotik etorritako pilotazaleak izango dira bertan. «Pilota klub denei» luzatu zaie gonbidapena federaziotik eta «erdiak baino gehiagok» eman dute jada baiezkoa, azaldu zuen Lertxundik. Honela, goizean zehar, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei pilotaz goza-tzeko aukera eskainiko zaie.

Batetik, zesta klubeko haurren-tzat gune bat antolatuko da, 10:00etatik 12:30era, Izarraitz frontoian. Gainontzeko haurrek, kategoriaka banatu eta herriko frontoi desberdinetan ariko dira pilotan, 10:15etik 12:15era. Amaitutakoan, Izarrai-tzera gerturatuko dira eta bertan jarraitzeko aukera izango dute, es-kuzko pilotari profesionalez lagunduta. Goizeko jarduerak amaitzeko, Crohn gaixotasuna duten pertsonekin lan egiten duen elkartearen aldeko elkartasun ekintza egingo da. Ondoren, 14:00etan, guztiak elkartuko dira Azoka Plazan, baz-kaltzeko. Bazkaritarako txartelak edo sarrerak eskatzeko, klubetatik bideratu dute guztia. Hala ere, hauetatik kanpo norbaitek parte hartu nahiko balu, dei dezala federaziora bertara eskaerak egiteko, 943 47 14 63 telefono zenbakira.

Bazkalostean, 17:00etan hasiko den jaialdian, Banakako Eskuzko Txapelketako 3. postua lortzeko partida jokatuko dute Elezkano eta Ezkurdiak. Aurretik Retegi II.ak eta Martijak Victor eta Imazen aurka jokatuko dute.

Omenaldia

Jaialdi honekin Izarraitz frontoian egindako obrak inauguratuko dira. Hori dela eta, 16:30ean, profesionalen arteko partiden aurretik omenaldia eskainiko zaie herriko klubetako ordezkariei, «denentzat egokitutako frontoia izatea lortu dugu eta batik bat oso erraza izan da elkarlana», adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak. Honela, makume pilotariak, Ilunpekoak, Ikasberri Kirol Elkartekoak eta erremontekoak izango dira bertan errekonozimendua jasotzeko.

Beltza eta egokitua

Itxura berria du Izarraitz frontoiak eta igandekoa izango da neurri desberdinetara egokitu berria den frontoiaz gozatzeko lehen aukera. Izan ere, eskuzko neurrietara egokitu da frontoia «metro eta erdi estutu da kantxa eta handitu egin da kontrakantxa. 11 koadro ditu orain eta frontisaren altuera jaitsi da lurra berritu eta beltzez margotzeaz aparte», azaldu zuen Elduaienek. Eta, zergatik beltza?, «aldaketa bat irudikatzeko», gaineratu zuen. «Beste lekuetan, kolore beltzak funtzionatu du-eta».

Amaitzeko, bai Eneko Etxeberria alkateak eta baita Xabier Tolosa pilotariak ere pilotazaleak animatu zituzten Pilota Eguna ospatzera Azpeitira gerturatzeko. Era berean, alkateak esker onak azaldu zizkion federazioari «Azpeitia aukeratzeagatik». Izarraitz frontoiari dagokionez «historikoa da eta horrela jarraitzea nahi dugu», esan zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios