Kanta berria estreinatu du Iraurgi Ikastetxeak ikasturtearen agurrean

Iraurgi Ikastetxeko ikasleak aurkezpen ekitaldian. /  ALBERTO BELOKI
Iraurgi Ikastetxeko ikasleak aurkezpen ekitaldian. / ALBERTO BELOKI

'Marea Urdina naiz' ziurtagiria ere jaso zuten itxierako jaialdian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Jaialdi berezi batekin eman diete amaiera ikasturteari Iraurgi Ikastetxeko irakasleek, ikasleek eta gurasoek. Abesti bat estreinatu dute eta aurrerantzean ikastetxearen ikurra bihurtuko da. 'Gu geu izateko bidea da abestiaren izena' eta kanta abesteaz gainera, Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak beste hainbat kanta ere eskaini zituen.

Bestalde, ekitaldia aprobetxatu zuen Marea Urdina elkarteak ikastetxeari 'Marea Urdina naiz' ziurtagiria emateko. Marea Urdinako kideen arabera, orain arte inklusioaren inguruan izan duen konpromisoa eskertu nahi izan diote Iraurgi Ikastetxeari ziurtagiriaren bidez.