Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artista Berriak 2018 izeneko erakusketa dago ikusgai daude Agirreren lanak. LARRAÑAGA
Julen Agirreren tesia ikusgai Donostiako Koldo Mitxelenan

Julen Agirreren tesia ikusgai Donostiako Koldo Mitxelenan

ALEX SILVA

AZPEITIA.

Martes, 14 de agosto 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegiko erakusketa aretoan, Artista Berriak 2018 izeneko erakusketa dago ikusgai. Guztira zortzi artista ari dira bertan euren obrak erakusten, eta tartean dago Julen Agirre Egibar azpeitiarra.

Artista bakoitzak bere espazioa dauka liburutegiko sotoan. Artista bakoitzak bere espazioa nahi eran aurkezten baditu ere, guztiek dute antzekotasun bat dute hasiberriak diren artistak direla. Garazi Ansa eta Leyre Goikoetxea izan dira 2018ko Gipuzkoako Artista Berrien Programako komisarioak, eta haiek hautatu dituzte zortzi artistak: Julen Agirre, Nagore Amenabarro, Ana Arsuaga, Mikel Escobales, Nader Koochaki, Mikel R. Pejenaute, Ainize Sarasola eta Alazne Zubizarreta.

Azpeitiarrak bere tesiko obrak aurkeztu zituen deialdira. Bere sorkuntzan ia hamar urte igaro ondoren, bere lanak erakusgai ditu. Marrazketa oinarritzat hartuta arkitektura eta eskulturaren arteko nahasmena egiten saiatu da.

Erakusketa uztailean zabaldu zen, eta irailaren bigarren larunbata arte ikusgai izango da, irailak 8ra arte. Berau, asteartetik larunbatera bisitatu ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etarako ordutegian. Doakoa da Koldo Mitxelena Liburutegiko sotoan dagoen erakusketaren sarrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios