Juaristi ISBk Urrezko LEB ligarako igoera fasea jokatzeko txartela lortu du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Iraurgi Saskibaloiko lehen bi taldeek emaitza ezin hobeak lortu dituzte azken jardunaldian. Biak ala biak etxetik kanpora jokatu dituzte euren partidak eta garaipenarekin itzuli dira etxera. Zilarrezko LEB ligan, Juaristi Machine Tools ISBk 40 eta 71 irabazi zion Tormesi, Salamancan; eta LF2an, 59-89 nagusitu zen Añares ISB, Coruñan.

Ondorioz, Juaristik, Urrezko LEB ligarako igoera fasea joka- tzeko txartela eskuratu du matematikoki. Larunbatean, 20:00etan, Azpeitian CB Navarraren aurka jokatuko du Juaristi ISBk. Bi taldeak igoerako A-1 multzorako sailkatuta daude, eta bigarren fasean lehen faseko emai- tzek balio dutenez, bientzat bigarren faseko aurreneko partida dela esan daiteke.

Añares ISBri dagokionez, berriz, bi taldeen artean dagoen aldea lehen minututik ikusi zen Coruñako kantxan. Añaresek oso partida serioa egin zuen. Brihana Jackson itzuli zen eta hori ederki eskertu zuen taldeak. Igandean, 11:00etan hasita, sailkapeneko bigarrena den Ardoiren aurka jokatuko du Añaresek, Azkoitian.

 

Fotos

Vídeos