Juan Carlos Valor azkoitiarrak irabazi du Txokoa Erretegia I. Xake Saria

Irabazlea, sariarekin. /  XAPUTARRAK X.T.
Irabazlea, sariarekin. / XAPUTARRAK X.T.

Hamahiru parte hartzaile izan ditu estreinakoz jokatu den txapelketa honek

E.A.AZPEITIA.

Azpeitiko eta inguruko xakelariak Txokoa Erretegian elkartu ziren pasa den zapatuan estreinakoz bertako I. Xake Saria jokatzeko. Hamairu parte hartzaile izan ziren guztira eta bakoitzak bost minutuko zazpi partida jokatu zituen.

Juan Carlos Valor Azkoitiko Anaitasuna Kakute klubeko kideak etxeratu zuen Txoko erretegiak emandako saria, hau da, oroigarria eta bakailaoa.

Azpeitiko Xaputarrak elkartekoen artetik aurrena Cesar Cristian Cretu izan zen, hirugarren postuan. Bigarren lekuan, berriz, Jose Joaquin Larrañaga Anaitasunako kide azkoitiarra sailkatu zen.

Honakoa izan zen sailkapena: Aurrena, Juan Carlos Valor , 6 puntu; 2. Jose Joaquin Larrañaga, 5,5 puntu; 3. Cesar Cristian Cretu, 5 puntu; 4. Gorka Uranga (Xaputarrak), 4 puntu; 5. Urtzi Lasa (Arlutz, Aretxabaleta), 4 puntu; 6. Eneko Alberdi (Xaputarrak), 4 puntu; 7. Miguel Angel Gomez (Xaputarrak), 3,5 puntu; 8. Harri Lasa (Arlutz), 3,5 puntu; 9. Juan Carlos Fernandez (Xaputarrak), 3,5 puntu ;10. Lucia Valor (Anaitasuna Kakute), 3,5 puntu ; 11. Aner Alonso (Xaputarrak), 3,5puntu; 12. Asier Lasa (Arlutz) 3,5puntu eta azkenik, 13. Denis Valor (Anaitasuna Kakute), 3,5 puntu.