Joxe Apalantzak zabalduko du ostiralean txotx denboraldia Añota sagardotegian

Joxe Apalantza. /  GAILURRA XTREM
Joxe Apalantza. / GAILURRA XTREM

20:00etan izango da irekiera ekitaldia eta bertsolariek eta Kupela taldeak alaituko dute gaua

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Urtarrilarekin batera, sagardo denboraldia ere hastear da. Azpeitiko Añota sagardotegian, ostiralean, hilaren 11n, izango da irekiera ekitaldia. Joxe Apalantza mendizale eta korrikalari errezildarrak izango du aurten sagardo berria estreinakoz probatzeko aukera, Gailurra Xtrem, ETBko saio ezaguna irabazi ostean, ohore hori eskaini baitio Elosiagako sagardotegiak.

Festa giroan ospatuko dute txotx-aren hasiera eta bertan izango dira Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Iñaki Murua bertsolariak.

Afariaren ostean, Kupela talderarekin dantzaldia izango dute gerturatzen direnek. Menua 40 eurokoa da eta aurrez egin behar da erreserba. Horretarako 943 812092 zenbakira deitu behar da.