Jexux Zelaia hirugarren izan zen Espainiako Igoera Bertikalen Kopan
Iazko postu berdina lortu du azpeitiarrak sailkapen orokorrean, aldiz, asteburuan laugarrena izan da Kantabrian
ELI AIZPURU
Asteartea, 24 maiatza 2022, 00:06
Castro Valnerako (Cantabria) igoera bertikala jokatu da asteburuan, Espainiako koparako azken proba puntuagarria, eta Jexux Zelaia Lagun Onak mendi bazkunako kidea laugarren sailkatu da. Bost probek osatu dute Espainiako Koparen aurtengo egutegia. Estreinakoa, Granadan, irabazi egin zuen Zelaiak, Albanchez de Máginan (Jaén) 4. postuan amaitu zuen: hurrena, Roquetesen, Kataluinian izan zen eta 3. postua eskuratu zuen azpeitiarrak. Azkena izan da asteburu honetakoa, 4. postua eskuratuz.
Honenbestez, hirugarren postua lortu du Jexux Zelaiak Igoera Bertikalen Espainiako Koparen azken sailkapenean, 50 urtetik gorakoen mailan.
Mendizalea gustura dago lortutako emaitzarekin eta «bero handia» egin duela bere gusturako adierazi du. Denbora tarte txikiarekn izan ditu proba guztiak eta orain «mendian lasaiago ibiltzeko moduan» dagoela ere aipatu du.