Jende ugarik gozatu zuen atzo magiaren liluraz Txisteratik Egun Magikoan

Ikuskizun berezia eskaini zuten magoek kalean, karpako emanaldietan edota iluntzeko galan./
Ikuskizun berezia eskaini zuten magoek kalean, karpako emanaldietan edota iluntzeko galan.

Eguerdian hainbat magok aho zabalik utzi zituzten gerturatutakoak eta iluntzean Gala Nagusiak borobildu zuen egun magikoa

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Magiak berezia bihurtu zuen atzoko eguna Azpeitian. Hirugarren urtez jarraian, Txisteratik Egun Magikoa ospatu zen. Magoek hartu zuten kalea eguerditik aurrera. Plazatik abiatu eta Alde Zaharrean, hainbat ikuskizunekin gozatzeko aukera izan zen. Magia bakarrik ez, umorerik ere ez zen faltatu.

Karpa magikoa ere ipini zuten. Arratsalderako iragarritako euri arriskua zela-eta, kioskoan egokitu zuten karpa, Perez Arregin beharreab. Saloon karpa magikoa Western filmetako saloi bat zen. Tor eta Txoborro magoek 30 minutuko ikuskizunak eskaini zituzten. Guztira bost ikuskizun eskaini zituzten. Egunean zehar magiaz gozatu eta gero, iluntzean Gala Nagusia izan zen Soreasu antzokian eta harrera ezin hobea izan zuen honek ere. Imanol Ituiño magoak aurkeztuta, magia komikoa egiten duen bikote Los taps, Asier Kidam eta Gonzalo Albiñana magoa eta nazioartean ezaguna den eta usoekin maisua den Lautaro magoak hartu zuten parte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos