Jende ugari saneloiak agurtzeko

Zelai-luzeko txikiek eta poniek eta herri kirol erakustaldiak eman zieten agurra jaiei. /  E.A.
Zelai-luzeko txikiek eta poniek eta herri kirol erakustaldiak eman zieten agurra jaiei. / E.A.

Landeta auzoan festak ospatu dituzte asteburuan eta beste behin giro ona nagusitu da

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Amaitu dira festak Landetan. San Eloi jaiak ospatu dituzte bertan eta egunotan zehar izan da non gozatua auzoko bazterretan. Jana eta edana ez dute faltan bota behintzat Landetara hurbildu direnek. Izan ere, txarri boda edo auzo bazkaria izan dituzte egun hauetan. Auzoko hiru taberna edo jatetxetan banatu dituzte gainera ospakizunak. Horrela, mus txapelketa azkarra Mendizabal erretegian; Txarri boda, Landeta sagardotegian, edota auzo bazkaria, Bordatxon, egin dituzte.

Igandean izan zuten jaiek azken eguna eta jende ugari gerturatu zen zezen txikiez eta poniez, estreinako, eta herri kirol erakustaldiaz gozatzera.

Gaztetxo zezenzaleek Zelai-Luzeko zezen txikiekin gozatua hartu zuten eta ponien gainean ibiltzeko aukera ere izan zuten. Ondoren, hasi zen harrijasotzaileen eta aizkolarien erakustaldia. Haritz Etxeberria' Ministro'k eta Beñat Lizasok bertsotan eman zioten sarrera saioari. Xabier Aranburu' Guzta' eta Jon Unanue 'Goenatxo III'.a harri-jasotzaileek ekin zioten aurrena lanari eta Eneko Otaño eta Julen Alberdi 'TxikiaIV'.aritu ziren gero aizkoran. Lutxurdiok eta Koateik trikitiarekin girotu zuten festa.

 

Fotos

Vídeos