Jende ugari baltsa jaitsieran

Jende asko pilatu zen Urola ibaiaren ertzetan baltsen jaitsieraz gozatzeko asmoarekin. / E. A.
Jende asko pilatu zen Urola ibaiaren ertzetan baltsen jaitsieraz gozatzeko asmoarekin. / E. A.

Gaztetxearen 14. urteurrena ospatu zuten atzo | Urola ibaian behera hamar baltsak hartu zuten parte eta egun osoko festa izan zuten gero Gaztetxeko kideek

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Azpeitiko Gaztetxeak 14 urte bete zituen atzo. Hori dela eta, egun osoko festa egitaraua izan zuten. Ikusmin handia sortu zuen, beste behin, baltsa jaitsierak. Aurtengoan, 'Azpeitiye historiyen ziyer' gaiari erantzun diete egindako lanek. Urola ibaian behera, Zelai Luzetik barna, abiatu ziren guztiak 12:00ak jo eta berehala. Jende ugari bildu zen baltsen arteko lehia ikustera. Behin baltsen jaitsiera egin eta gero, bazkaria izan zuten Gaztetxean, eta bazkalostean, rap emanaldia eskainiko zuten Josu Iraola eta Troya azpeitiar raperoek. Arratsaldean, 17:00ak aldera, berriz, kalejirak, musika eta jolasak izan zituzten kalean. Urtero bezala, Gaztetxeko karroa ere atera zuten, etxean egindako sangriarekin eta musikaz girotuta. Honenbestez amaitu dira aurtengo Gaztetxearen urteurreneko ekitaldiak.