Azpeitia
Jaunartzeen bigarren tanda egin daMartes, 13 de mayo 2025, 19:54
25 haur elkartu zen pasa den larunbatean Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian Lehen Jaurnatzea egiteko. Egun handia izan zuten beraz lehen aldiz Jauna hartu zuten neska eta mutilek eta beren familiek. Honenbestez, amaitu dira 2025 eko Lehen Jaunartzeak Azpeitian. Azken 25 hauei aurreko larunbatean elkartutako 17ak gehituz gero, 42 izan dira elizkizun berezi honetan parte hartu duten haurrak. Azpeitiko Jaunartzeez gain, Urrestillan ere ospatuko dira, urteroko ohiturari eutsiz. Kasu honetan, maiatzeko azken zapatuan, hilaren 31n bilduko dira bertan belaunaldiz belaunaldi iraun duen errituari jarrai-tzeko asmoz. Aurtengoan, hiru herritarrek egingo dute Jaunartzea Urrestillako parroki elizan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.