Itxura berritua du Sanjuandegi eta Loiola arteko bideak

Udalak hobekuntzak egin ditu./
Udalak hobekuntzak egin ditu.

Bidea berritzean herriko haur eta gazteek Agenda 21 programaren barnean egindako proposamenak aintzat hartu ditu Udalak

A. SILVA AZPEITIA.

Udalak azken hilabetetan ekin zion Sanjuandegitik Loiolara dagoen eremu eta inguruan hobekuntzak egiteari. Zubia, lorategiak eta bestelako egokitzapenak eginda, oraingoan Sanjuandegi eta Loiola lotzen dituen errepide zaharrari iritsi zaio txanda. Xaguzatar parkearen itxurara egokituta egin dute moldaketa. Modu guztiz organikoan, egurra, emborrak eta landare basatiak erabilita. Errepide zaharra zenak itxura fresko eta naturalagoa du orain. Bidea berritzean herriko haur eta gazteek Agenda 21 programaren barnean egindako proposamenak aintzat hartu ditu Udalak.

Bidea guztiz oinezkotu dute, trafikoa bertatik kenduta, eta Ekoe-txeko parkea bidean bertan txertatu dute inguratzen zuen hesia kenduta.

Lanak ibaiaren beste aldean egindakoekin bat datoz, mahaiak eta eserlekuak jartzen ari dira. Guztia egiteko 47.728,8 euro inbertitu ditu Udalak. Gainera, ez dira egun asko ariketa fisikoa egiteko gunea zabaldu zutela Loiolako atzeko partean. Adinekoek bizitza aktiboago izan dezaten sustatu asmoz egin badute ere, edonork erabili ditzazke.

 

Fotos

Vídeos