ITURRI TXIKI ONDOKO ERAIKINA ETA APAIZ-ETXEA BOTA DITUZTE JADA

ITURRI TXIKI ONDOKO ERAIKINA ETA APAIZ-ETXEA BOTA DITUZTE JADA

Donejakue kalea zeharo itxura aldatuta dugu azken aste honetan. Izan ere, aurrez Iturri Txiki ondoko etxea eraitsi bazuten, oraingoan Frontoi-txikiaren alboko apaiz-etxea bota dute. Estreinakoan, hutsik geldituko da etxebizitzak zeuden lur eremua. Izan ere, Udalak ez du «epe motzean» leku horretan etxerik egiteko proiekturik. Aldiz, metro batzuetara, apaiz-etxea zenaren eremuan lau etxebizitza eraikitzeko asmoa du erakundeak. Udal sustapenekoak izango dira aipatutako lau etxebizitza berriak.