Itsasi Euskal Kultur Taldearen Eguna izango da datorren azaroaren 24an

AZPEITIA.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urtero egin ohi duen bezala, taldeko eguna ospatuko du azaroaren 24an. Goizean, 11:30ean, emango zaio hasiera egunari, parrokian egingo den elizkizunarekin. Jarraian, taldeko dantzari txikien txanda izango da. Frontoi Txikian ikuskizuna eskainiko dute eta ondoren, taldeko kide zein kide ohiak bazkari batekin ospatuko dute taldearen eguna.

Gonbidapena

Itsasiko kideek taldekide ohi guztiak gonbidatu eta animatu nahi dituzte bazkarian parte hartzera. Interesa dutenek, Itsasiko kideren bati esan edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail. com idatzita eman dezakete izena bazkarirako.

 

Fotos

Vídeos