Azpeitia
Iritsi dira Lagun Onakekoak GasteizeraLunes, 20 de octubre 2025, 20:36
Pasa den zapatuan egin zuten Lagun Onak mendi Bazkunako kideek Azpeitia-Hiru Handiak-Gasteiz egitasmoko azken etapa. Murgian hasi eta Arabako hiribura bitarteko 21 kilometro izan zituzten aurretik. 64 mendizale elkartu ziren azken zati honetan eta eguraldi bikainarekin eta lagun artean egin ahal izan zuten ibilaldia. Etapa amaituta, behin Azpeitian, elkarrekin afalduz ospatu zuten aurtengo erronka amaitu izana. Otsailean ekin zioten Lagun Onak mendi bazkunako kideek Azpeitia eta Gasteiz lotzeko egitasmoari, Hiru Handietatik barrena. Zazpi etapetan 190 kilometro egin dituzte guztira. Zein ote da hurrengo erronka?
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión