Borrar

Azpeitia

Iraurgik inauterietako giroa nahi du kantxan Bieleren partidarako

E. A.

azpeitia.

Viernes, 28 de febrero 2025, 20:36

Biele ISB-k eta La Salud Archena taldeak gaur, zapatua, jokatuko dute partida kiroldegian, 18:00etan hasita. Goiko postuetarako aurkari zuzena da bisitaria; beraz, etxeko klubak ahalik eta herritar gehien nahi ditu kiroldegiko eserlekuetan. Partida inauterietako jaien «aurrerapena» izatea nahi du Iraurgik. Hori dela eta, bazkidetza txartel batekin edota sarrera batekin hiru lagun sartzeko aukera izango da.

Sarrerek betiko prezioa izango dute (10 euro helduenak eta 6 euro gazte eta jubilatuenak). Beraz, klubetik dioten bezala, «aukera bikaina» etxeko taldea animatzeko. Honako lotura honetan lor daitezke sarrerak: www.flowte.me/storefront/isb-1?e=34186.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iraurgik inauterietako giroa nahi du kantxan Bieleren partidarako