Iraurgi SBko junior nesken Fundibide taldea, Gipuzkoako txapeldun

Gipuzkoako txapeldunak, sariekin. /  ISB.
Gipuzkoako txapeldunak, sariekin. / ISB.

E. A. AZPEITIA.

Pasa den asteburuan Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren hainbat mailetan. Bertan, Iraurgiko hiru taldek hartu zuten parte eta Fundibide taldeko junior neskak Gipuzkoako txapeldun izan ziren.

Donostian jokatu zen junior nesken txapelketa eta Fundibidek finalerdia Donostiako Bera Bera taldearen aurka jokatu zuen. 67-23 irabazi zuen. Horrela, igandean Askatuaken aurka aritzea tokatu zitzaien Iraurgikoei eta 55-32 irabazi zuten, honela, Gipuzkoako txapela etxeratuz.

ISB taldeko kategoria desberdinak aritu ziren lehian. Junior mutiletan, Alter taldeak, finalerdian Take tolosari 64-62 irabazi zuen, baina finalean Easoren aurka 78-67 galdu zuen.

Infantil haundi mailan, aldiz, Alumakek 30-26 irabazi zion finalerdia Hondarribiari baina finala ezin izan zuen bereganatu eta Axular taldearen aurka 55-29 galdu zuen.