Alkorta, Eizagirre, Agirrezabala, Bengoetxea, Albizu eta Sarasola, aurkezpenean.
Azpeitia

«Indarberrituta» eta «garaira egokituta» datoz 40. Euskal Antzerki Topaketak

Azaroaren 1etik 20ra izango dira eta 'Herriye' antzezlanak zabalduko du egitaraua

ELI AIZPURU

Sábado, 15 de octubre 2022, 20:40

Berrogei urte. Ez da ez ahuntzaren gauerdiko eztula. Lau hamarkada beteko dira aurten Azpeitian estreinakoz Euskal Antzerki Topaketak antolatu zirenetik. Euskaraz egin ohi diren antzeki topaketa bakarrak izaten jarraitzen dute eta aurtengoan, urteurren borobila ospatzeko, hainbat berrikuntzekin dator. Izan ere, «indarberrituta» eta «garaira egokitzeko apustu sendoa» egin dute bai Udalak eta bai Kulturaz koperatibak aurtengo edizioa plazaratzeko orduan.

Publicidad

Nagore Alkorta, Azpeitiko alkateak; Eneritz Albizu, Kultura Batzordeburuak; Aitor Bengoetxea Kulturaz Kooperatibako kideak; Xanti Agirrezabala, antzerki eskolako irakasle eta 'Herriye' obrako zuzendarietako batek, Gurutze Eizagirre, Herriye antzerki obrako kideak eta Gaizka Sarasola Mairu antzerki tailerreko kideak eman dituzte ezagutzera aste honetan bertan azaroaren 1etik 20ra bitartean burutuko diren XL. Euskal Antzerki Topaketen nondik norakoak.

  • Azaroak 1, 2, 3 eta 4 'Herriye' (Herriko antzezle taldea).

  • Azaroak 5 'Tarzan' (Mar-Mar Teatroa).

  • Azaroak 6 'Tarara' (Hika Teatroa).

  • Azaroak 10 'Balbea' (ATX).

  • Azaroak 11 Oier Zuñigaren 'Eresia'.

  • Azaroak 12 Markeliñe taldearen 'Ganbara' eta 40. Topa ekitaldia.

  • Azaroak 13 'Souvenir, komeria estralurtarra' (Horman Poster).

  • Azaroaren 1etik 15era Corrado Masacciren txotxongiloak eta maskarak antzerkian.

  • Azaroak 14, 15 eta 16 Eskola Antzerkia.

  • Azaroak 17 'Lacoste', Eneritz Artetxeren eskutik.

  • Azaroak 18 'Intxaurra' (Mairu antzerki tailerra).

  • Azaroak 19 'Batetik bestera' (Benetan Be Teatroa).

  • Azaroak 20 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' (Metrokoadroka)

Honela, Topaketek hasiera «indartsua» izango dutela nabarmendu dute antolatzaileek. 'Herriye' azpeitiar antzerki zaleek osatutako lana taularatuko da azaroaren 1etik 4ra bitartean, Sanagustin kulturgunean. Lau emanaldi izango dira guztira; egunean bat. 50 azpeitiar baino gehiagoren partaidetzarekin prestatutako lana da 'Herriye'.

Guztira, haur eta helduentzako 11 antzezlan izango dira ikusgai azaroaren 1etik 20ra bitartean; tartean, 'Herriye' herri antzerkia, 'Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan' eta 'Intxaurra' lanak estreinatuko dira. Ostegunetik igandera bitarteko emanaldiez gain, azaroaren 14tik 16ra bitartean eskola antzerkiaren baitan 7 emanaldi izango dira herriko txikienen artean antzerkizaletasuna sustatzeko helburuz.

Aurtengoan ere, Corrado Masacciren txotxongilo erakusketak ere ez du hutsik egingo eta azaroaren 1etik 15era bitartean izango da ikusgai Betharrametako udal erakusketa aretoan.

Egitarau berezia borobiltzeko Azpeitiko Argazki Elkarteak artxiboko irudiekin prestatutako erakusketa izango da ikusgai Sanagustin kulturgunean; eta azaroaren 12an 40. Topa ekitaldia egingo da (12:00etan) Dinamoa sormen gunean. Ekitaldi horretan 40. urteurrenaren harira Soreasu auzoan egingo duten bigarren horma-irudia aurkeztuko dute (lehena edizio guztiak iragartzeko kaleratutako kartelekin osatu da eta dagoeneko ikusgai dago Soreasurako tunelean).

Publicidad

Nobedade gisa, aurtengoan, sarerako saltoa egin dute Antzerki Topaketek. Hala, www.antzerkitopaketak.eus helbidean euskarazko Wikipedian eta sare sozialetan da jada ekimena.

Sarrerak salgai daude webgunean eta Sanagustinen. Helduen sarrerek 10 euro balioko dute, eta haurrenek 5. Nahi adina antzezlanetara joateko bonua ere eskuratu daiteke, 30 eurotan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad