Iñaki Rekejo Uranga azpeitiarraren kartelak iragarriko ditu hurrengo Antzerki Topaketak

Kartel irabazlea. /
Kartel irabazlea.

AZPEITIA.

Azaroan izango da Euskal Antzerki Topaketen XXXVI. edizioa eta Azpeitiko Udalak erabaki du Topaketa horietarako kartel lehiaketaren irabazlea. Iñaki Uranga Rekejo azpeitiarrak egindako kartela izango da aurtengoan topaketen berri emango duena.

Aurtengo deialdira 10 lan aurkeztu dira eta hilaren 9tik 17ra bitartean izan dira ikusgai. Irabazleak 900 euroko diru saria jasoko du eta bere lana izango da topaketetako iragarle. Aukeraketa egiteko orduan, horretarako osatu den epaimahai batek aukeratu du lana eta Foru Ibilbidean kartel guztiekin egindako erakusketan botoa eman duten pertsonen iritzia ere kontutan hartu da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos