Iñaki Etxeberria hirugarren, Pasealeku Berriko zeharkaldian

M.G.AZPEITIA.

Donostiako Aste Nagusiaren barruan, hilaren 15ean, osteguna, egin zuten 51. Pasealeku Berriko Igerialdia Donostian. 500 lagun inguruk parte hartu zuen bertan, horietako batzuk Izarraitz Igeri Elkartekoak. Zurriolan hasi eta Kontxan amaitu behar zuen probak, baina, eguraldiaren eraginez, Kontxako hondartzako uretan egin zuten hiru kilometroko zeharkaldia. Beterano 2. mailan hirugarren postua lortu zuen Iñaki Exeberria azpeitiarrak, helmugara 44 minutu eta 4 segundutan sartuta. Gainera, hilaren 18an, Txingudiko Badiako XVI. Igerialdia jokatu zen Hondarribiko hondartzan. Bertan ere parte hartu zuten Izarraitz elkarteko kideek, eta, berriro ere, Iñaki Etxeberriak 2. postua lortu zuen beteranoen bigarren mailan. Gainera, infantil mailan Elena Sudupek hirugarren postua eskuratu zuen.