Secciones
Servicios
Destacamos
ELI AIZPURU
AZPEITIA.
Domingo, 19 de noviembre 2017, 00:37
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Soinuaren liburutegia bildumaren barruan, Imanol Arregi 'Iturbide' pandero jotzailearen biografia idatzi du Amagoia Gurrutxaga idazle matxinbentarrak, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak hala eskatuta. Atzo aurkeztu zen liburua Azpeitiko udaletxean eta Loiolako trikitilariaren familiako, inguruko eta orokorrean, trikitiaren munduko jarraitzaile asko inguratu zen bertara. Momentuak merezi zuen seriotasunaz haratago, umore onez eta anekdotaz betetako saioa izan zen eta nola ez, trikiti soinurik ez zen falta izan, trikitilari ugari gerturatu baitzen soinu eta panderoekin.
Panderoaren enperadorea
Eskuekin duen trebeziaz gainera, ezaguna da Iturbideren hitz jarioa. Hala esan zuen Eneko Etxeberria alkateak, «atzo Imanolen inguruko batzuk etorri zitzaizkidan udaletxera eta gaurko saioan berari gutxi hitz egiten lagatzeko esan zidaten», azaldu zuen. Beraz, alkateak hartu zuen aurrena hitza eta 'panderoaren enperadorea' izendatu zuen loiolatarra. «Ezin diogu panderoaren errege titulua eman Imanoli, Landakandak duelako ohore hori baina Mexijoko lehen enperadorea gogoratuz, Agustin Iturbide, alegia, 'panderoaren enperadore' titulua jarriko diogu», azaldu zuen Etxeberriak.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko presidente Agurtzane Elustondok hartu zuen ondoren hitza. 2001ean ekin zion Elkarteak Soinuaren liburutegia bilduma osa-tzeari eta harrez geroztik biografia ugari argitaratu dira. Arregiren txanda da orain. «Ondo irabazita du bere lekua Iturbidek trikitiaren munduan. Zerbait eskertu behar badiogu, artista izateaz gain, trikitiaren munduan soldata duinak eskatzen aitzindaria izatea da. Bera bidaltzen zuten negoziatzera».
Istorio horiek guztiak Amaia Gurrutxagak bildu ditu, hala ere, «berak nahi baino gutxiago» esan zuen idazleak, «Imanolek berak ere ez daki-eta zenbat anekdota dituen».
«Musiko ez erromantikoen» fazeta deskubritu duela esan zuen Amagoiak. Izan ere, «panderoa aukeratu zuen bizimodua aurrera atera-tzeko eta sos batzuk irabazteko».
Honen ostean izan zuen protagonistak hitza hartzeko tartea eta algaraz laga zituen gerturatutakoak bere pasarteekin. Nola ez, soinu eta pandero hotsekin amaitu zen zita.
Trikitixa Elkarteko bazkideek etxean jasoko dute publikazioa. Gainerakoek hamabi eurotan eskuratu ahal izango dute elkartera deituta edo ohiko dendetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.