ILUNTASUNETIK ATERA DIRA HERRIKO DENDAK

ILUNTASUNETIK ATERA DIRA HERRIKO DENDAK

Azken hiru egunetan kolore beltza hartu dute Azpeitiko kaleek. Izan ere Bertan merkatari elkarteak abian jarritako kanpaina dela-eta herriko 180 denda beltzez estalita izan dira. Helburua da herritarrei komertzio txikien garrantziaz ohartzea. «2030ean nolako Azpeitia nahi duzu» kartelarekin izan dira hainbat eta hainbat denda, iluntasunean. Atzotik ordea, Gabonetako argiak piztearekin batera, iluntasunetik atera eta puzgarriekin eta kolore biziekin apainduta ageri zaizkigu herriko dendak. Honekin, internet edo firma handiekin lehiatzeko ezintasunaren aurrean, denda txikien balioa eta garrantzia sustatu nahi da.

 

Fotos

Vídeos