Borrar

Azpeitia

Ilunpekoek lau eta erdiko Gipuzkoako txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte

E. A.

azpeitia.

Jueves, 24 de abril 2025, 20:43

Ilunpeko gazteek hainbat lehia izango dituzte asteburu honetan. Hasteko, gaur, ostirala, Eskuz Banakako Lau eta Erdiko txapelketako partidak jokatuko dituzte, bai Izarraitz pilotalekuan eta baita Frontoi Txikian ere. Bi jaialdiak 18:15ean hasiko dira.

Izarraitz frontoian, Ilunpeko Labaka Eibarko Ibarraren aurka neurtuko da estreinako; Odriozolak Soraluzeko Etxanizen aurka jokatuko du gero; eta azkenik, A. Egigurenek Intxurreko Oiarbide izango du aurrez aurre. Frontoi Txikian, aldiz, beste hiru partida izango dira. Larramendi-Rodríguez (Aloña mendi); Ansola-Garmendia (Lapke) eta Aranguren-Beitia (Aloñamendi). Amaitzeko, beste bi lehia hartuko ditu Izarraitz pilotalekuak igandean, 10:00etatik aurrera. Clavijok Leo (Intxurre) izango du aurrez aurre eta Ilunpeko Sarasuak Arregi azkoitiarra.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ilunpekoek lau eta erdiko Gipuzkoako txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte