Iker Aizpuru, Valladoliden

Iker Aizpuru, Valladoliden

Izarraitz Igeri taldeko Iker Aizpuru igerilaria Valladolid-en da AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan, Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta. Entrenamendu jardunaldiak izango ditu maiatzaren 5era bitartean Valladolid-eko errendimendu altuko zentroan. Lehiaketa izango dute bihar eta igandean. Igeriketa egokituko VIII. Open Castilla-Leon txapelketa hain zuzen ere (argazkian, zutik, ezkerretik hirugarrena da Iker).