Ikastetxeak Korrika txikiarekin batuko dira bihar Korrikara

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Bihar, 9:25 inguruan, iritsiko da Korrika Azpeitira (Azkoititik Zestoara bidean). Ikastetxeek ere bat egingo dute Korrika nagusiarekin baina era berean, Korrika txikia ere ospatuko dute. Korrika anbulatorio paretik pasatzen denean hasiko dira LH6ko ikasleak lasterka, eta mailaz maila ibilbidera batzen joango dira.

Perez Arregitik Lasao aldera joatean, Korrika Txikia Enparan kaletik plazarantz joango da. Gero, hiru ikastetxeetako ordezkariak udaletxera igoko dira Korrikaren mezua irakurtzera, eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleekin batera, kioskoan kantuan emango diote amaiera Korrika Txikiari.