Ikastaroak eskaini dituztenek urriaren 2a arte dute proposamenak egiteko epea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Azpeitiko Udaleko Hezkuntza sailak, 2019-2020 ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea urriaren 2a arte izango du zabalik. Interesatuek, Udaleko eskaera orria beteta eta txosten bat aurkeztu beharko dute, ikastaroaren nondik norakoak azalduz.

Udaletik aditzera eman dutenez, 2018-2019 ikasturtean ikastaroren bat eman dutenen kasuan, berriz, beti ere egiten den proposamena orain artekoarekin jarraitzea bada, ez dute txostena aurkeztu beharko; nahikoa izango da eskaera orria betetzearekin.

Urriaren 2rako aurkeztu behar dira eskaerak, udaletxeko herritarren arreta zerbitzuan. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, 943 157928 telefonora dei daiteke.