Borrar

Azpeitia

Ikasleentzat beste gela bat egokitu du Udalak Sindikatu Zaharrean

E. A.

azpeitia.

Miércoles, 26 de febrero 2025, 20:07

Duela urte batzuk udalak ikasgela bat egokitu zuen ikasleentzat Sindikatu Zaharreko lehen solairuan. Asko eta asko dira astegunetan nahiz asteburuetan bertara ikastera gerturatzen diren herritarrak. Duen erabilera ikusita, udalak ikasleei eskainitako espzioa handitzea erabaki du eta alboko gela egokitu du zeregin horretarako.

Bertaratu nahi duten ikasleek egunero izango dute gela erabiltzeko aukera. Astelehenetik igandera bitartean izango da zabalik, 08:00etatik 22:00etara. 16 urtetik gorakoek dute ikasgela horiek erabiltzeko aukera. Bertaratu nahiz gero, ez da apartekorik egin behar, ez baitago aurrez izena eman beharrik.

Orain arte bilerak egiteko erabiltzen zen espazio hau ikasgelara bideratuko da, beraz, aurrerantzean. Bilera egiteko beharra dutenek Baigeraren eraikina erabili ahal izango dute hemendik aurrera, Sindikatu Zaharraren ondoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasleentzat beste gela bat egokitu du Udalak Sindikatu Zaharrean