Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Amorrorturen lanetako bat. KULTURAZ

Azpeitia

'Ihintzaren tantak egarria asetzeko edango ditut' erakusketa ikusgai dago Foru ibilbideko udal aretoan

DOI erakusketa programaren baitan, Jon Amorrortu sortzailearen erakusketa zabaldu du hilaren 26ra arte Kulturaz kultur kooperatibak

E. A.

AZPEITIA.

Ostirala, 17 urria 2025, 20:49

Comenta

Kulturaz kooperatibak eta Udalak antolatutako sormen bekei esker Jon Amorrortu artista bilbotarrak 'Ihintzaren tantak egarria asetzeko esango ditut' erakusketa ondu du. Orain, ikusgai dago Foru ibilbideko udal aretoan urriaren 26ra arte.

'DOI, leiho bat sormenari' izeneko erakusketa programaren baitan antolatu du Kulturazek erakusketa. Aretoa astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara zabalduko da. Amorrortuk iazko sormen bekaren emaitza plazaratuko du erakusketan.

Jon Amorrortu Euskal Herriko Unibertsitatean trebatu den margolaria da, eta 2022an pinturako masterra egin zuen. Bere lanean arreta berezia jartzen du akaberen konbinazioan eta pinturaren materialtasunean, hau da, margolanak ukipen gisa duen indarrean.

Haren lanek gaien aniztasuna dute ezaugarri, baina beti dago atzean gizabanakoaren eta naturaren arteko harremanaren azterketa. Azken urteotan erakusketa kolektiboetan parte hartu du Azpeitian, Bilbon eta Madrilen.

Amorrorturen pinturak pinturaren beraren hizkuntzan du oinarria. Lengoaia propio eta koherente baten bila dabil, eta erreferentzietatik urrundu nahi du metodologia egituratu baten bidez. Horri esker, forma, kolore eta materialaren arteko oreka bilatzen du, irudia moldatuz edo aldatuz.

Azken urteotan, esperientzia pertsonal batek bere ibilbidea aldatu du, eta naturak —bere lanetan lehen ere agertzen zen gaiak— garrantzi handiagoa hartu du. Natura barne munduari begira-tzeko eta intimitatean sakontzeko tresna bihurtu da artistarentzat.

Bere pinturan, marrazkia, kolorea, gardentasuna eta argiaren jokoa funtsezko gaiak dira. Hala eta guztiz ere, Amorrorturentzat «naturak bere bidea egiten du, bizitzaren alderdi positiboaren ideia erromantiko horretan».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ihintzaren tantak egarria asetzeko edango ditut' erakusketa ikusgai dago Foru ibilbideko udal aretoan

'Ihintzaren tantak egarria asetzeko edango ditut' erakusketa ikusgai dago Foru ibilbideko udal aretoan