Borrar

Azpeitia

Igeriketako hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea zabalduko dute astelehenean

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek otsailaren 28ra bitartean izango dute horretarako aukera

Eli Aizpuru

azpeitia.

Sábado, 22 de febrero 2025, 20:58

Bihar, otsailak 24, zabalduko du Azpeitiko Kirol Patronatuak hirugarren hiruhileko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea eta 28ra bitartean izango da horretarako aukera. Hiruhileko honetan haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko da, larunbatetan.

Haurren igeriketako hirugarren hiruhilekoa 2025ko martxoaren 24an hasi eta ekainaren 20an amaituko da. Bigarren hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute, eta harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute.

Izen-emate berrietarako, izen-emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dira. Izen emateak dauden plazak baino gehiago diren kasuetan, geratzen diren plazak zozketa bidez esleituko dira. Talde berriak adinaren eta mailaren arabera antolatuko dira, eta kontuan hartuko dira bigarren hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.

Haurtxo txikien igeriketa

Horrez gain, hiruhileko honetan haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko da, 7 hilabetetik 2 urtera bitarteko haurrentzat. Ikastaroa martxoaren 15etik ekainaren 21era bitartean izango da, larunbatero, apirilaren 19 eta 26a izan ezik (hamabi saio guztira). Ikastaro honetarako izen ematea egiteko, izen-emate orriak bete eta harreran itzuli beharko dira. Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, joan igerilekuko harrerara edo deitu 943 81 41 21 telefonora.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igeriketako hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea zabalduko dute astelehenean