Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatuko da bihar udal igerilekuan

Arratsaldean, 15.30ean, hasiko da lehia. /  IZARRAITZ I.E.
Arratsaldean, 15.30ean, hasiko da lehia. / IZARRAITZ I.E.

Izarraitz igeri taldeko Ander Idoeta, Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru lehiatuko dira bertan

E.A. AZPEITIA.

Bihar, zapatua, Igeriketa Egokitutako Euskadiko Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Txapelketa, arratsaldeko 15:30ean hasiko da eta 20:00ak inguruan amaiztea espero da.

Txapelketa Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatu du Izarraitz Igeri Elkartearen laguntzarekin. «Gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea», adierazi dute Izarraitz igeri elkartetik.

Bestalde, igerilekua, txapelketa dela-eta, ez da izango erabilgarria bihar arratsaldean. Hori dela eta, Izarraitz igeri elkarteko antolatzaileek «barkamena» eskatu nahi diete igerilekuaren erabiltzaileei, txapelketa dela-eta sortuko diren eragozpenengatik.

Izarraitz igeri taldeko igerilariek hartuko du parte, besteak beste. Hala, herriko taldetik Ander Idoeta, Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru lehiatuko dira.

Igeri elkartetik, txapelketako partehartzaile guztiei zorte ona opa diete.