Azpeitia
Igarako errotara bisita eta talo tailerra izango dira igandean, IV. Gipuzkoako Erroten EguneanBi saio izango dira, bata 10:00etan eta 11:30ean, bestea, eta doan bada ere, aurrez izena eman behar da
E.A.
AZPEITIA.
Martes, 20 de mayo 2025, 20:16
Laugarrenez, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da igande honetan. Hori dela eta, Ekoetxeak Igarako errotara bisita gidatuak antolatu ditu. Bi saio izango dira, bata 10:00etan eta 11:30ean, bestea. Horrez gainera, taloak egiteko tailerrean ere parte ahal izango dute gerturatzen direnek.
Plazak mugatuak dira eta doan izango da. Hala ere, parte hartu nahiz gero, interesatuek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako ekoetxea.eus web orritik egin daiteke; 943 81 24 48 telefora deituta edo info. azpeitia@ ekoetxea.eus helbidera idatzita.
Interesatuek euren kabuz gerturatu beharko dira Loiolako errotara.
Igarakoa XVIII. mendeko errota hidraulikoa da. Loiolan dago eta gaur egun -berrituta dago- hezkuntza-gela gisa funtzionatzen du, Ingurugiro Etxea Ingurumen Museoak kudeatua. Bere mekanismoa uraren energian oinarritzen da, eta horri esker bisitariek irina ehotzeko ohiko funtzionamendua ikusteko aukera dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.