Azpeitia
Ibili ezin duten umeak Xoxotera eramateko boluntarioak behar dira abuztuaren 23rakoDuchenne FM elkarteak, DA 2 Duchenne Azpeitia udalekuak antolatu ditu abuztuan Loiolako aterpetxean eta bertako ekitaldietako bat izango da Xoxotera irteera
E.A.
AZPEITIA.
Jueves, 3 de julio 2025, 20:21
Duchenne FM elkarteak antolatuta, udaleku bereziak egingo dira abuztuan Azpeitian, Loiolako aterpetxean. Duchenne muskulu-distrofia duten hamasei haur eta haien familiak izango dira parte hartzaileak, eta egonaldi horretan hainbat jarduera prestatu dituzte. Besteak beste, abuztuaren 23an Xoxotera igotzeko irteera egingo dute.
Ibilaldian, oinez ibili ezin duten haurrei igoera errazteko 4x4 motako ibilgailuak erabiliko dira, eta horretarako bai gidariak bai ibilgailuak behar dituzte. Gainera, Xoxoteko aterpetxerainoko azken zatia gurpildun aulki berezi batzuetan egingo dute haurrekin, eta horiek bultzatzeko laguntzaileak beharko dituzte.
Antolatzaileek kalkulatu dutenaren arabera, haur bakoitzari laguntzeko 3 edo 4 pertsona beharko dira, beraz, 80 boluntario ingururen beharra izango da. Parte hartu nahi dutenek mezua bidal dezakete Whatsappez, 635 72 90 99 zenbakira, izen-abizenak adierazita, edo @duchennefm Instagram kontuaren bidez jar daitezke harremanetan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.