
Azpeitia
Ibarbi sagarraren loraldiak zabalduko du aurtengo bisita gidatuen programazioa Urola ErdianSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Ibarbi sagarraren loraldiak zabalduko du aurtengo bisita gidatuen programazioa Urola ErdianE. A.
azpeitia.
Miércoles, 23 de abril 2025, 21:05
'Urola, Historia eta Paisaia Txokoa' izenburupean zabaldu du Urola Turismoak aurtengo bisita gidatuen egitaraua. Asteburu honetan emango diote hasiera egitarauari, eta Errezil izango da lehen geldialdia. Zapatu honetam, apirilaren 26an (gaztelaniaz) eta 27an (euskaraz) egingo dute 'Ibarbi sagarraren loraldia' izeneko ibilaldia, historia eta natura uztartzen dituen esperientzia berezia. San Martin elizaren aurrean elkartuko dira parte hartzaileak, 11:00etan, eta handik abiatuko dira Ibarbi Sagarraren Elkarteko kideen eskutik herriko eta inguruko paisaiaz gozatzera.
Bi ordu inguruko paseoaz gain, Errezilgo produktu tipikoen dastaketa ere izango da ibilaldiaren amaieran. 10 euro ordaindu beharko da parte-hartzea. Ordainketa bertan egin beharko da, baina parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, Loiolako turismo bulegoan (aurrez aurre, telefonoz, Whatsappez edo emailez).
Behin asteburu honetan hasiera eman eta gero, apirilean zehar eta maiatzean nahiz uztailean eta abuztuan guztira 30 bisita aurreikusten dituzte.
Maiatzeko egitaraua Azkoitian hasiko da: Jauregien eta Dorretxeen artean (maiatzaren 17 eta 18), eta ekainean Azpeitian jarraituko du: Bakardadearen Kapera bisitatuz (ekainaren 21 eta 22). Uztailerako lau proposamen eskaintzen dira: Azkoitia: San Martin ermita (uztailak 5 eta 6); Aizarna eta Santa Engrazia ermita (uztailak 12 eta 13); Azkoitia: frontoiak eta pilota tradizioa (uztailak 19 eta 20); Magdalena ermita (uztailak 26 eta 27).
Abuztuan gehituko dira irteerak eta hainbat plan proposatzen dira: Altzolarats, errotak eta baserrien haran ezkutua (abuztuak 2 eta 3); Loiola: Basilika eta San Inazioren jaiotetxea, honako egunetan: euskaraz (abuztuak 5, 13, 22 eta 25); gaztelaniaz (abuztuak 7, 14, 21 eta 28); Azkoitia, Jauregien eta Dorretxeen Hiribildua bisita ere errepikatuko da abuztuaren 9an eta 10ean, eta Loiola gehiago: natur ibilbidea ere egingo da (abuztuak 23 eta 24).
Azpeitiko Alde Zaharra ezagutzeko bisitarekin amaituko da egitaraua (abuztuak 30 eta 31).
Urola Turismoak, urtero bezala, «herritarrak eta bisitariak» animatu nahi ditu bailarako ondarea eta paisaia balioan jartzera.
Bisita gehienak doakoak izango dira (Ibarbi Sagarraren loraldia 10 euro ordaindu beharko da eta Loiolako etxea bisitatzeko sarrera ere ordaindu egin beharko da: 4 euro helduentzat eta 3 euro adinekoentzat).
Bisita gidatu guztietan izena eman beharko da aurrez, eta gutxienez lau laguneko taldea osatu beharko da. Horretarako whatsApp bidez zuzendu beharko da honako telefono zenbakira (688 759 429) edo deitu 943 151 878ra. Helbide elektronikoa i-loiola@urolaturismoa.eus da eta aurrez aurre inskripzioa egin nahiz gero, Loiolako Turismo Bulegora jo daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.