Borrar

Azpeitia

Ibañarrieta eta Oikia inguruetan txangoa egingo dute jubilatuek martxoaren 22an

E. A.

Azpeitia.

Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:46

Urrutira joan gabe, inguruak ezagutzeko txangoa antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Honela, Zestoako Ibañarrieta eta Zumaiako Oikia auzoak ezagutzeko txangoa antolatu du martxoaren 22rako, larunbatez. Herritarrek dagoeneko eman dezakete izena; martxoaren 19a izango da horretarako azken eguna.

Irteeraren egunean goizeko 08:30ean aterako da autobusa San Martin egoitzaren paretik. Gero txangoa egingo dute, eta hamaiketakoa egingo dute Muinosoro jatetxean. Hamabost euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzen dutenek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibañarrieta eta Oikia inguruetan txangoa egingo dute jubilatuek martxoaren 22an