Ur hoditeria eta asfaltatze lanak direla-eta autobus geltokia aldatu da

Berehala hasiko dira zorua zulatzen. /  E.A.
Berehala hasiko dira zorua zulatzen. / E.A.

Berehala hasiko dituzte obrak Urrestillako kaleetan | Sarrerako bidegurutzean geldituko da Azpeitia eta Beizama arteko UK04 autobus zerbitzua

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Ur hoditeria berritu eta asfaltatze lanak egingo dituzte Urrestillan datozen egunetan. Berehala hasiko dira kalebarrena eta kaleaundian, Urrestillan, ur hoditeria alda-tzeko obrak. Hori dela eta, Azpeitia eta Beizama arteko ibilbidea egiten duen UK04 autobus zerbitzuaren gelkokiak lekuz aldatu dira. Honela, herri barruan egin beharrean, sarrerako (beheko) bidegurutzean egin du geldiunea aste honetatik hasita.

Obrei dagokionez, Kalebarrena eta Kaleaundia kaleetako ur edangarriaren hodiak aldatuko dituzte. «Zaharkituta daude, eta bi kaleetako tuberiak aldatuko ditugu», azaldu du Aitor Bereziartua Hirigintza Batzordeburuak. Obra horien baitan, Kalebarreneko asfaltoa «egoera txarrean dagoela ikusita», kalea asfaltatu ere egingo da. Inbertsioa 130.000 eurotakoa izango da.

Bidegorriaren lehen fasea

Bestalde, Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriaren lanak maiatzean hasi ziren, eta lehen fasea bukatu da, aurrikusitako epean. Honela, okindegi zaharretik Atxubiagarako biribilgunera arteko zatia egokitu da. Bidegorri berria 1.550 metro luze eta 3 metro zabal da.

Bi fasetan egitea aurreikusten dabidegorria eta lehena, Udalari zegokiona da bukatutakoa. 195.539,90 eurotako inbertsioa egin da.

Bigarren faseari dagokionez, proiektua «eginda eta onartuta» dago, eta obrak hasteko falta diren tramitazio lanak egiten ari dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos