Hiru tren jarriko dira zirkulazioan asteburuan Burdinbidearen Euskal Museoan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Aste Santuko egunetan ekin zion denboraldiari Burdinbidearen Euskal Museoak eta asteburuan ere lurrunezko tren historikoak martxan izango dira Azpeitiko tren museotik Lasaoko geltokiraino. Honakoa izango da ordutegia: zapatuan, hilaren 27an, 12:30ean eta 18:00etan egingo dituzte irteerak, eta igandean, 12:30ean abiatuko dira trenak.

Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era zabaltzen dute museoa, eta larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era; igandetan eta jaiegunetan, berriz, 10:30etik 14:00etara bisitatu daiteke museoa. Astelehenetan itxita egoten da.

Euskadiko trenbidearen historia laburbiltzen du Trenbidearen Euskal Museoak. Horretarako, erabat zaharberritutako 60 ibilgailu baino gehiago biltzen dira bertan; martxan daude guztiak, lurrun-lokomotorrak, tranbiak, bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko bagoiak, trolebusak... 150 urteko historian trenbideak izan duen bilakaera erakusten du. Ikusgai daude, besteak beste, trenbideko ordularien, makina-erreminten, uniformeen eta farolen bildumak ere.