Borrar
Burdinbidearen Euskal Museoa

Hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulazioan aste-bukaeran

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak ekainaren 7tik 8ra errefortzua egingo du

DV

Jueves, 5 de junio 2025, 13:34

Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan asteburu honetan, ekainaren 7tik 8ra. Euskotrenek adierazi duenez, lurrun trenak honako ordutegia izango du Museotik (Azpeitia) Lasaora joateko: larunbatean bi irteera izanik, 12:00etan eta 17:30ean; eta igandean bakarra 12:00etan. Zerbitzu horiek azarora arte luzatuko den denboraldi erregularraren barruan sartzen dira.

Beste alde batetik, museoaren ordutegia asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era izango da, larunbateran 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era; eta, azkenik, igandeetan goizik bakarrik 10:30etik 14:00etara.

Trenbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik «onenetakoa» erakusten du, mota guztietako ibilgailuekin, hala nola lurrunezko lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Era berean, Euskadiko makina erreminten multzorik «osatuenetako bat» eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko trenbide erlojuen bildumarik «onenetako baten» laginak ditu.

Horretaz gain, informazio osagarria nahi duen orok webgunea kontsulta dezake edo 943 15 06 77 zenbakira deitu eta museoa@euskotren.eus helbide elektronikora idatzi.

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa da Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulazioan aste-bukaeran

Hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulazioan aste-bukaeran