Hiru irteera antolatu ditu Baigera jubilatuen elkarteak irailerako

AZPEITIA.

Baigera jubilatuen elkarteak hainbat irteera antolatu ditu irailerako. Udako oporrak tartean izanda, eta abuztuan bulegoa itxita izango denez, izenemateak astelehenean zabalduko dira. Antolatzaileek, data bereziak izanda, inskripzioa azken momentura arte ez lagatzea gomendatzen dute.

Lehen irteera Meaga, Askizu eta Getariara izango da. Irailaren 7an egingo dute mendi irteera. Lineako autobusean egingo dute Meagarako bidaia. Hamaiketakoa egingo dute Getariako jubilatuen elkartean eta 13:00ak aldera itzuliko dira. Izena emateko epea astelehenetik irailaren 5a arte izango da zabalik. Prezioa 15 eurokoa da.

Bigarren irteera Leitzako Peru Harria ezagutzera izango da, irailaren 19an, goizeko 9:00etan irtenda. Izen ematea irekita egongo da uztailaren 15etik irailaren 16ra bitartean. Bazkaria barne, 35 euroko prezio izango du irteerak.

Azkenik, irailaren 22tik 28ra bitartean Gaztela Mantxara bidaia antolatu dute jubilatu eta pentsiodunek. Izena emateko epea hil honen 15etik irailaren 5era arte izango da zabalik. Prezioa 442 euro da.

Bulego orduetan egin beharko dira inskripzioak. Horretarako astelehenetik ostegunera izango da zabalik, 10:30etik 12:30era bitartean.