Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Makurtzera behartzen dute Zuzenien proba bertikaleko malda gogorrek hasiera-hasieratik. E.A.
Hilaren 27ra arte eman daiteke izena Zuzenien igoera bertikalean

Hilaren 27ra arte eman daiteke izena Zuzenien igoera bertikalean

Hamargarren edizioa izango da aurten, 29an, eta estreinakoz arratsaldean jokatuko da, 15:30etatik aurrera

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Sábado, 22 de septiembre 2018, 01:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, X. Zuzenien igoera bertikala jokatuko da hilaren 29an, hurrengo zapatuan. Dagoeneko prestatu dute ibilbidea Lagun Onakeko kideek eta korrikalari ugari ikus daiteke azkenaldian Xoxoteko malda gogorretan, eguraldiak lagunduta entrenatzeko giro politak egiten ari baita.

Iaz martxoan jokatu zen proba eta irailera aldatu dute aurtengoan. «Igoera bertikalen egutegira moldatzeko» izan dela batik bat aldaketa adierazi dute antolatzaileek. Dataz gainera, orduak ere aldaketa nabarmena jasan du. Izan ere, orain arte ez bezala, arratsaldez jokatuko da bertikala. 15:30ean emango zaio hasiera erlojupeko probari eta Xoxoteko San Inazioren estatuara iritsi arte, 3.320 metroko bidea osatuko dute mendizaleek,804 metroko desnibela osatuz.

Inskripzioa www.kirolprobak.com atarian egin beharko da eta horretarako azken eguna irailaren 27a, datorren osteguna, izango da.

Gehienez 250 lagunek parte hartuko dute proban, eta 2003tik aurrera jaiotakoak lehiatu ahal izango dira . Hala ere, adin txikikoek gurasoen baimena ziurtatzen duen orri bat bete beharko dute lehian atera nahi badute. Txip horia dutenek 14 euro ordaindu beharko dute izena eta ez dutenek 16 euro.

Mendian federatu gabekoek NAN-a erakutsi beharko diote antolakuntzako arduradunei dortsala eta txipa hartzerako orduan. Federatuek, aldiz, mendi federazioko txartela erakutsi beharko dute.

Antolatzaileek adierazi dutenez, facebook.com/zuzenienigoerabertikala atarian, proba eguneko irudiak zuzenean ikusteko aukera eskainiko dute.

Sari banaketa, behin igoera amaituta, plazan izango da. Lehen hiru sailkatuek, gizonezko nahiz emakumezkoek, diru-sariak izango dituzte eta urtero bezala, lehen azpeitiarrek ere, neska eta mutilak, saria jasoko dute. Lagun Onakeko kideek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios