Borrar
Urgente Retenciones en la AP-8 en Zarautz, sentido Donostia, por un accidente múltiple
Lagun Onak mendi bazkunako kideak beste ibilaldi batean. LAGUN ONAK M.B.
Hilaren 15ean abiatuko dute mendizaleek Gasteizera oinez egiteko egitasmoa

Azpeitia

Hilaren 15ean abiatuko dute mendizaleek Gasteizera oinez egiteko egitasmoa

Zazpi etapa izango dira guztira eta Azpeitia eta Zumarraga arteko bidea egingo dute estreinako ibilaldi honetan. Dagoeneko zabalik da izenematea

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 3 de febrero 2025

Azken urtetako formatu berarekin, hilean etapa bat eginez, eta bidean zehar eskualde eta tontor ezberdinak zeharkatu ostean, bi herri lotzeko helburuarekin prestatu du aurtengoa ere Lagun Onak mendi bazkunak. Datorren otsailaren 15an hasiko da egitasmoa eta Gasteizera bitarteko ibilbidea burutuko dute, zazpi etapetan. Azken etapa urriaren 18an izango da.

Azpeitia eta Zumarraga arteko bidea egingo dute lehen zatian. 30 kilometro eta 1.600 metroko desnibel positiboa izango du ibilaldiak. Izarraitz Birako bidetik Otarrera igo, eta handik Zazpi Kurutze Mendi Martxako ibilbidea jarraituko dute mendizaleek.

Irteera goizeko 7etan izango dute, plazatik. Bazkideek 7,5 euro ordaindu beharko dute eta, bazkide ez direnek, 10 euro. mendizaleen web orriaren bitartez egin daiteke inskripzioa eta ordainketa ere aurrez egin behar da. Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera eta otsailaren 13a, osteguna, izango da horretarako azken eguna.

Etapaz etapa

Guztira zazpi etapa izango dituzte aurretik mendizaleek Gasteiz 'harrapatu' baino lehen. Bigarren etapa martxoaren 15ean aurreikusten dute, Arranoaitz mendia igoko dute, eta Udanatik pasa ostean Zegamarako bidea egingo dute parte hartzaileek, Aizkorriren magaletik. Mendi hau hirugarren etapan igoko dute, eta ondoren Arantzazun amaituko da eguneko txangoa.

Laugarren etapan Arabako lurretan sartuko dira mendizaleak, bidean Andarto eta Degurixa bezalako paraje ezagunak zeharkatu ostean. Landako urtegian amaituko dute eguna. Bosgarren jardunaldian Otxandiorako bidea egingo dute mendizaleek, tartean Anboto gailurrera igota. Seigarren etapan, aldiz, Gorbea izango da protagonista, eta mendi hau egin ostean Murgiara jaitsiko dira parte hartzaileak. Murgia-Gasteiz izango da azkeneko etapa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hilaren 15ean abiatuko dute mendizaleek Gasteizera oinez egiteko egitasmoa